XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otxarkoaga (Begoña) Lenengo jaupa edo meza.- Atzoko 10etan, Begoñako Ama Miren Txadonan emoeban bere lenengo Jaupea gure auzokide maite Zarraga'tar Simon'ak.

Santutxun bizi da ta bertako biztanle geyenok egon ziran txadonan azkenian danok mun egin eutsoela eskubetan.

Jainkoa ta Aberrijagatik sendo egin dayela ta artu bei gure bijotzeko agur samurrena.

Il-obiratzea.- Igaroko ostiralan ixan zan, Boluetan ostegunean il zan, Egiron'tar Donata'rena.

Mutil sendo ta gogorra ixan da berau baña otzikera batek lurreratu dau egun gitxi barru.

Tamalez, jauparija dau egun gitxi barru.

Bere sendijari bialtzen dautsogu gure atsekabia. G.B.

Gaxorik.- Ainbat egun oso txarto egon da gure ziñegotzi abertzale Bilbao'tar Mariano'ren emaztia, igaroko astian Ikurton Deunak artu ebazala, baña itxurez obeto dago, da olan badoa laster jagiko ei da.

Poztuten gara, Jainkoari eskaturik olan ixan dedilla.

Umien Jaunartzea.- Txadon Nausian lengo larunbatean batu ziran emengo neska-mutil aldra eder bat ta jaupean ozteyan jaunartu eben.

Au amaituta juan ziran guztiok euren sendijetako lagunakaz, Santa Monika deritxon lekaime-etxera ta bertatik atzera Txadonara, urte guztietan legez.

Beti abestuten dabe umiok jaunartuten amaitzen dabenian, ta ¿ezin liteke lortu euzkeldunen txadonetan euzkeraz egitia?.

Au bai ixango litekela guztiz ederra, umetxo guzti orrek zuriz apaindurik, aingeruak dirudijela, abes gozo bijotz-samurgarrijak euren abo orbanbakuetatik donokirantz bialtzen, abo orreik beti erabilten daben elez, ta beraz bijotzetik eta ez burutik urtendako abestijak.

Entzun dogu.- Eztakigu, oindo, egija dan, baña uztot bayetz, izpar au emon dabenak jakiteko zijoa dabelako, gure Udalak artu dabela erabagi txalogarri bat.

Bera da illonetik aurrerantz eguneko errial bat igotia Udaleko langille guztijai.

Orain gauzak dagozan lez, egunero errial bat igon biarko da, ostantxean iñoz ezin izango doguz atrapau jan-edan-erre-abarkiyak dagozan goya. SAGU-ZAR.